Ken Zazpi Gau Urdinak Letras:Une hau ta gero dator gauetan urdinena eta ez dut
oroituko nor nintzen ez nire izena, bolbora usaia
metaforatik banatzean, gure errealitatea
biluztean.
Urtarrila udaberriz bete nahi du behin da berriz
ta sekula itxiko ez diren leihotatik ihes egin.
Hondartza gabeko itsaso ezkutuen gisan ez dut nik
noraezean guretzat denborarik izan, beranduegi da
egi guztiak aitortzeko baina aukera bat dugu
barre egiteko.
Gelditu denbora eta eramango zaitut kate guztien
gainetik, inoiz amestu bako lurretara,
[Más Letras en es.mp3lyrics.org/2S5P]zergaitiek garrantzirik ez dutenetara, izen bako
izarretara, argitu nahi ez duten gauetara.
Urtarrila udaberriz bete nahi du behin da
berriz… ta sekula itxiko ez diren leihotatik ihes
egin.
Areak ta denborak bidea estali arren zihur
aurkituko dugu geroa batera bagaude, gelditu
gaitezen beti gaua balitz bezela berriz biluztu
gaitezen maitatu gaitezen.
Gelditu denbora eta eramango zaitut kate guztien
gainetik, inoiz amestu bako lurretara, zergaitiek
garrantzirik ez dutenetara, izen bako izarretara,
argitu nahi ez duten gauetara.
Gau urdinetara... Gau urdinetara...
Letras: Gau Urdinak Ken Zazpi [final]